Osasun sailetik aditzera eman dutenez, atzo 8.575 froga diagnostiko egin zituzten EAEn, eta haietatik, 1.206 izan ziren positiboak. Hori horrela, positibotasun-tasak zertxobait egin du gora, eta %14,1an kokatu da –atzo %13,8koa zen–. Nafarroan 2.537 proba egin zituzten, eta 363 positibo zenbatu (%14,3).
Lurraldeen arabera Bizkaian erregistratu dituzte kasu berri gehien, 635, zehazki. Gipuzkoan 367 kutsatu izan dira, Araban 177 eta beste erkidego edo toki batzuetako 27 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVID-19a duten 55 pertsona ZIUn daude –atzo baino hiru gehiago–.