52 kasu berri; aurreko egunean baino hamar gutxiago

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 23a, 12:43

Beste egun batez Arrasten eta Oñatin baieztatu dira Debagoieneko kasu gehienak: hemezortzi eta hamazazpi, hain zuzen ere. Bestetik, sei hauteman dira Aretxabaletan, bost Eskoriatzan, hiru Bergaran, bi Elgetan eta bat Antzuolan. Hala, 8.361 lagun kutsatu dira bailaran, pandemia hasi zenetik.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Azken egunetako goranzko joerak atseden hartu du bailaran ere, eta martitzenean eta eguaztenean baino positibo gutxiago atzeman ziren atzo. Halere, 2021eko datu okerrenak dira, eta oro har, intzidentziek gora egiten jarraitzen dute.

Hurrengo mapan daude herrietako datu guztiak:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEn, 1.769 positibo

Pandemiak momentura arteko markak hautsi zituen herenegun EAEn. Atzo, baina, goranzko joera eten zen eta aurreko egunean baino kasu gutxiago baieztatu zituzten: 1.769. Nolanahi ere, erkidegoan egun bakarrean erregistratutako bigarren zenbateko altuena da.

Horrela banatu ziren positiboak, adin-tarteetan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

12.586 probatatik %14,1ek eman zuen positibo EAEn; lurraldeka banatuta, 966 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 564 Gipuzkoan, 197 Araban eta 42 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, honako bilakaera izan dute intzidentzia-tasek erkidegoko lurraldeetan:

700etik gorako intzidentzia

EAEko batez besteko tasak 48,46 puntu egin ditu gora, eta horrenbestez, 700eko langa gainditu du: 731,10ekoa da. Horri lotuta, azpimarratzekoa da 17 eta 18 urte bitartekoen tasak ere gora egiten jarraitzen duela –azkar gainera– eta 4.616,63koa dela.

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza datuak, gutxi bada ere, behera egin du: 1,27koa da. Honako hau da R0 adierazlearen bilakaera, pandemia hasi zenetik:

50 pertsona ZIUn

Ospitaleetan, aurreko egunean baino bi lagun gehiago daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –guztira, 50– eta zazpi gehiago plantan. Orotara, 229 dira EAEn ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 72 gehiago– eta atzo ingresatutakoak 47 izan ziren.

Nafarroako datuak, batzeke

Nafarroako Gobernuak datu guztiak emandakoan eguneratuko da albistea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak