Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak hartutako neurri murriztaile berriak pandemiak utzitako azken datuetan oinarritzen direla esan du Iñigo Urkullu lehendariak: Delta aldaeraren kutsatze maila %75 izatea, azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 682koa izatea eta ZIUetako egoeraren okertzea.
Hori horrela, ondorengoak dira zapatutik aurrera indarrean egongo diren neurri berriak:
Musukoak
- Aire zabaleko espazioetan eta zirkulazioa duten hiriguneetan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.
- Ostalaritza establezimenduetan eta jatetxeetan, derrigorrezkoa izango da, bai lokal barruan edo terrazan
- Aire zabalean egiten diren kirol jardueratan ez da maskara erabili behar.
- Hondartzetan eta igerilekuetan ez da derrigorrezkoa izango, segurtasun distantzia mantentzen bada. Paseatzeko maskara ipini beharko da.
- Garraio publikoan derrigorrezkoa da.
Jarduera sozialak
- Gizarte, kultura eta kirol jarduerak, eta ostalaritza zerbitzuak 01:00erako bukatu eta itxi behar dira.
- Gehienezko edukiera %35 izango da.
- Gizarte, kultura edo kirol-ekitaldietako gehieneko pertsona-kopurua murriztu egingo da.
Bestalde, Lehendakariak kontuan hartzeko beste bi irizpide azpimarratu ditu: norberaren osasun erantzukizuneko betebeharrak finkatzea, eta gaueko mugikortasun eta talde pilaketak ekiditeko deialdi berezia. "Nork bere buruari neurriak eta mugak ipintzea ezinbestekoa da: mugikortasuna murriztu, gehienez ere 6ko taldeetan elkartu, eta edozein sintomarekin, etxean konfinatu", esan du Urkulluk.