Osasun neurriak zorroztea aztertuko du gaur LABIk

Uxue Igarza Loiola 2021eko uztailaren 22a

Batzorde teknikoa goizean bilduko da egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta arratsaldean batuko da LABI instituzionala, lehendakaria buru. Goizeko bileran jasotakoa ardatz, neurriak gogortu edo ez erabakiko dute agintariek.

600etik gorakoa da EAEko intzidentzia-metatua eta herenegun inoizko positibo kopuru handiena erregistratu zuen erkidegoak: 1.583. Halaber, Delta aldaerako kasuak dira hautemandakoen %75a. Pandemiaren bilakaerak egunez egun okerrera egiten duen honetan, LABIk osasun neurriak zorroztea erabaki dezake gaur.

Aholku Batzordearen bilera arratsaldeko 16:30ean da, eta erabakiak hartu ostean, Urkulluk agerraldia egingo du horiek komunikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak