Jaurlaritzak maskararen erabilera berriz ere nahitaezkoa izatea eskatu dio Sanchezi aste honetan. Dekretuak, baina, 180 botoren babesa jaso du Madrilgo Kongresuan; tartean, EH Bilduko diputatuena. Eta EAJk, berriz, abstentziora jo du. Hala, ez da aldaketarik izango eta musukoa ez da nahitaezkoa izango, baldin eta aire zabalean bagaude eta 1,5 metroko segurtasun tartea bermatu ahal bada.