20 eta 29 urte artekoen %15ek amaitu du txertaketa zikloa

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 21a, 14:03

Atzo hasi zen 16tik gorakoen txertaketa ofiziala, eta 12-15 urte bitartekoek gaur dute hitzordua hartzeko aukera. Datuen arabera, 20 eta 29 urte artekoen %21,6k eta 16 eta 19 urte artekoen %8k jaso du ziztada bat dagoeneko.

Euskal Autonomia Erkidegoko 16 urtetik gorako 1.169.917 herritar dira txertaketa zikloa bukatu dutenak (%63) eta  1.425.373 lagunek jaso du lehenengo dosia (%76).

Momentura arte, iritsi diren 2.737.860 dosietatik, 2.489.605 jarri dira (% 90,9), eta honako hau da txertaketa kanpainaren bilakaera, adin-tarteei dagokienez:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 95,2 % 94,3
90 - 99 % 93,0 % 92,9
80 - 89 % 97,0 % 96,5
70 - 79 % 95,6 % 95,3
60 - 69 % 92,5 % 67,0
50 - 59 % 90,7

% 86,3

40 - 49 % 84,8

% 73,4

30- 39 % 62,3

% 21,7

20 - 29 % 21,6

% 15,0

16 - 19 % 8,1

% 3,5

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak