Egubakoitzean egindako probek 43 kasu baieztatu zituzten, eta zapatuan egindakoek, berriz, 20. Bukatzeko, atzo 24 kasu baieztatu ziren bailaran.
Herriak | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira |
Arrasate | 9 | 12 | 10 | 31 |
Oñati | 21 | 1 | 8 | 30 |
Bergara | 5 | 3 | 1 | 9 |
Eskoriatza | 3 | 3 | 2 | 8 |
Aretxabaleta | 3 | 1 | 1 | 5 |
Aramaio | 1 | 0 | 2 | 3 |
Antzuola | 1 | 0 | 0 | 1 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 43 | 20 | 24 | 87 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Arrasate eta Eskoriatza ere, gorri
Positiboen gorakadarekin batera, eskutik doaz intzidentzia-tasak ere. Hala, mapa geroz eta gorriagoa da bailaran: bederatzi udalerritatik zazpik dute 400etik gorako tasa. Eremu gorrira batu diren azkenak Arrasate (484,56) eta Eskoriatza (584,94) dira, eta laranjaren mugan bada ere, horiz jarraitzen dute Aretxabaletak (296,61) eta Bergarak (272,68).
Halere, esan behar da Antzuolan eta Aramaion, gutxi bada ere, behera egin dutela zenbatekoek. Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
Positibotasunak gora, EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan, datuek okerrera egiten jarraitzen dute. Horren erakusle da hurrengo grafikoa: batez beste % 10eko positibotasun-tasa gainditu da azken astean.
Atzoko tasa, zehazki % 12,4koa izan zen. Horrek esan nahi du egin ziren 7.927 probek 1.010 kasu berri hauteman zituztela. Azpimarratzekoa da, horietatik 140 (ia positiboen % 14, alegia) 17 eta 18 urte bitartekoen artean baieztatu zirela; eta tarte horretan erregistratutako intzidentzia 3.311,67koa izan da.
Lurraldeka, berriz, 479 kasu atzeman zituzten Bizkaian, 398 Gipuzkoan, 112 Araban eta 21 bestelako lurraldeen artean erroldatutakoen artean.
Intzidentzia, 600etik gora Gipuzkoan
EAEko intzidentzia-tasari dagokionez, ia 30 puntu egin ditu gora azken orduetan eta 548,34koa da. Halaber, Gipuzkoako tasak 600 kasu metatuen langa gainditu du. Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak:
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) beheranzko egin du, baina oraindik 1,30koa da. Hala, pandemiak ez dio hedatzeari utzi.
Ospitaleetako okupazioak, gora
EAEko ospitaleetan 36 lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta guztira, 206 dira ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 124 gehiago–. Horietatik 42 daude ZIUn (aurreko astean baino 28 gehiago eta aurreko egunean baino zortzi gehiago).
Nafarroan ere, gora
2.452 proba diagnostiko egin ostean, 399 kasu baieztatu dituzte Nafarroan; hau da, proben % 16,3k eman du emaitza positiboa. Pandemiaren bilakaera okerrera egiten ari da Nafarroan ere, eta hasi da erietxeetan eragiten: 61 lagun daude ospitaleratuta –horietatik hamabi ZIUn– eta atzo ingresatutakoak sei izan ziren.