16 urteko herritarren erdia baino gehiago, 1.169.917, dira txertaketa zikloa bukatu dutenak (% 61,8) eta dagoeneko erkidegoko biztanleen hiru laurdenak, 1.425.373 lagunek, jaso du lehenengo dosia (% 75,4). Gauzak horrela, iritsi diren 2.643.900 dosietatik, 2.457.792 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 93).
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.739.685 txerto jarri dira, AstraZenecaren 395.309, Modernaren 235.663 eta Janssenen 87.135.
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,2 | % 94,3 |
90 - 99 | % 93,0 | % 92,9 |
80 - 89 | % 97,0 | % 96,5 |
70 - 79 | % 95,6 | % 95,3 |
60 - 69 | % 92,4 | % 66,3 |
50 - 59 | % 90,6 |
% 86,1 |
40 - 49 | % 84,7 |
% 69,8 |
30- 39 | % 60,9 |
% 19,9 |
20 - 29 | % 18,5 |
% 14,6 |
16 - 19 | % 5,7 |
% 3,2 |
Txerto gutxiago datozen asteetan
Aurreko astean baino txerto gutxiago jarri dira oraingoan (% 12 gutxiago) eta duela hilabeteko datuekin alderatuz gero, aldea nabarmen handiagoa da ( %21 gutxiago). Osasun Sailak aurreratu duenez, datozen asteetan 1.000 dosi baino gutxiago jarriko dira astean.