Guztira 11.392 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo hego Euskal Herrian, herenegun baino 3.318 gutxiago. Horietatik 1.346 izan dira positiboak, 322 gutxiago. EAEko positibotasun tasa %11,4 da eta Nafarroakoa %13,4.
Lurraldeka: 335 positibo izan dira Nafarroan, 512 Bizkaian, 340 Gipuzkoan, 137 Araban eta 22 kanpokoak. Bizkaian eta Araban igo da positibo kopurua azken orduetan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan Hego Euskal Herriko ospitaleetan. EAEn, 34 lagun daude ZIU geletan -hiru gehiago- eta Nafarroan 12 -azken datuetako bera-.