Antzuolako Udalaren kultur egitarauaren baitan, zapatuan, hilak 17, Bulego eta Liher taldeen kontzertuak ziren egitekoak patioan. Bulegorena, baina, bertan behera geratu da, taldekide batek positibo eman ostean. Halere, Liher taldea oholtzara igoko da.
Bulego musika taldeko partaide batek koronabirusa harrapatu duela ohartarazi du Antzuolako Udalak ohar bidez. Hala, gainerako ekitaldiak mantentzen diren arren, Azkoitiko taldearen emanaldia bertan behera geratu da.
Era berean, herriko intzidentzia-tasa 400etik gorakoa izan arren, segurtasun neurriak bermatuta, aurrera egingo du kultur egitarauak.