Vox alderdiak alarma egoera baimentzen duen dekretuaren aurkako helegitea jarri zuen Auzitegi Konstituzionalean. Gaur, sei magistraturen aldeko bozkekin –eta kontrako bostekin–, dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu dituzte; hala nola, espazio eta bide publikoetan ibilgailuen joan-etorria debekatzen duena eta ostalaritza, kultur eta aisialdi arloko jardueretan murrizketak ezartzeko eskumena Osasun Ministerioari esleitzen diona. Gainerako artikuluetan, baina, Madrilgo Gobenuari eman dio arrazoia Auzitegi Konstituzionalak.
Epaia eta boto partikularrak ez dira datozen egunetara arte argitaratuko, eta hortaz, ezin da jakin zeintzuk diren ondorioak. Halere, zenbait hedabidek interpretatu dutenez, besteak beste, kolokan egon daitezke alarma egoeran jarritako isunak. Era berean, itxieraren eraginez kaltetutako sektoreek ere erreklamazioen bidea hartzeko aukera izan dezakete.