Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, farmazietan medikuaren agindurik gabe saldu ahal izango dira koronabirusa atzemateko test azkarrak. Azaldu duenez, asmoa "positibo susmagarrien identifikazioa erraztea" da, pandemiaren bilakaerari "aurre egiteko".
Uztailaren 20an, datorren martitzena, onartuko du Ministroen Kontseiluak test azkarren salmenta eta publizitatea arautzen duen errege-dekretua.