5,3 milioi euroko emaitza positiboa izan du Aldundiak Errenta Kanpainan

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 12a, 16:37

Foru diputatuak Bergarako bulegoan, kanpainaren balorazioa egiten.

268 milioi euro itzuli ditu Gipuzkoako foru Ogasunak eta 273 jaso; orotara, aurreko kanpainan baino 14,9 milioi gutxiago. Hala ere, Jokin Perona Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak kanpainaren balorazio baikorra egin du.

Iazko urtean baino 16,4 milioi euro gutxiago itzuli ditu Ogasunak eta 31,3 milioi gutxiago jaso. Hala, guztira 2019ko Errentan baino 14,9 milioi gutxiago dira, baina 2018ko Errentan baino 22,1 milioi euro gehiago. Gauzak horrela, emaitzarekin "pozik" agertu da Jokin Perona diputatua: "Pandemiaren urtea izaki, eta honek ekonomian eta lan munduan izan duen inpaktua kontuan hartuta, emaitza oso positiboa dela esan dezakegu".

Aitorpen kopuruari erreparatuta, 383.650 aitorpen aurkeztu dira (iaz baino 377 aitorpen gutxiago) eta horietatik 100.012 izan dira Internet bidez egindakoak.

Bestetik, Ondarearen gaineko Zergaren kanpainari dagokionez, " inoizko hirugarren kanpainarik onena" itxi du Ogasunak. Guztira, 65,9 milioi euro jaso dira, aurreko urteko kanpainan baino 1,1 milioi euro gutxiago. "Kasu honetan ere, Errentan bezala, 2020 urtea alor ekonomikoan latza izan zela kontuan hartuta, emaitza oso ona da", esan du Peronak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak