Jatetxeek eta elkarteek gutxienez mahaikide baten datuak –telefonoa eta izen-abizenak eta zerbitzuaren data eta ordua– gorde beharko dituzte hiru astez. Osasun Sailaren protokoloan jasotzen denez, datu horiek eskuragarri egon beharko dira Osasun Sailarentzat, hala eskatuz gero emateko.
Terrazetan erretzea "ez da komeni"
Osasun Sailaren arabera, kutsatzeko modu nagusia aerosolen transmisioa da, eta horren harira, protokoloan jaso du terrazetan erretzea ez dela "gomendagarria": "Aerosolak arnasa hartzean eta hitz egitean sortzen dira. Karga askoz handiagoa da airea indar handiagoz igortzen duten jarduerak egiten direnean, hala nola kantatzea, oihukatzea edo erretzea". Zigarroei, lurrungailuei, ur-pipei, pipei edo antzekoez aritu da Osasun Saila.