Datorren astelehenean, hilak 19, abiatuko da 16 eta 29 urte bitartekoen txertaketa –nahiz eta aste honetan ere batzuk txertatuko dituzten–. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak arrakastatsutzat jo du deialdia; izan ere, lehenengo 24 orduetan 78.300 pertsonak baino gehiagok hartu zuten hitzordua. "Gauerdian 1.600 pertsona baino gehiago sartu ziren segundoko. Txertoaren onarpenaren erakusle da hori", esan du Sagarduik.
Milioi bat herritarrek bukatu du txertaketa zikloa
Iritsi diren 2.549.940 dosietatik, 2.323.015 jarri dira EAEn (% 91,1). Bestetik, 1.383.828 lagunek jaso dute ziztada bat eta 1.066.669 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.
Hala, 16 urtetik gorakoen % 73,2k jaso du dosi bat gutxienez eta % 56,4k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, % 1,7 izan dira txertoa jarri ez dutenak, kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako.
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.649.103 txerto jarri dira, AstraZenecaren 376.905, Modernaren 215.689 eta Janssenen 81.318.
Adin-taldea | 1. dosia | Immunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,2 | % 94,3 |
90 - 99 | % 93,0 | % 92,9 |
80 - 89 | % 97,0 | % 96,5 |
70 - 79 | % 95,5 | % 95,2 |
60 - 69 | % 92,3 | % 60,0 |
50 - 59 | % 90,2 |
% 84,6 |
40 - 49 | % 83,1 |
% 49,6 |
30- 39 | % 50,5 |
% 17,3 |
20 - 29 | % 15,3 |
% 13,9 |
16 - 19 | % 3,7 |
% 2,8 |