Asteburuan 37 kasu berri baieztatu dira Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 12a, 12:59

Azken hiru egunetan hamahiru positibo hauteman dituzte Arrasaten, zazpi Oñatin, sei Aramaion, bosna Bergaran eta Eskoriatzan eta bat Elgetan. Gauzak horrela, dagoeneko 7.931 dira bailaran COVID-19a harrapatu duten herritarrak; debagoiendarren % 12,23, alegia.

Egubakoitzean egindako probek hamazazpi kasu baieztatu zituzten, eta zapatuan egindakoek, berriz, zortzi. Bukatzeko, atzo hamahiru kasu baieztatu ziren bailaran.

Herriak Egubakoitza Zapatua Domeka Guztira
Antzuola 0 0 0 0
Aramaio 1 0 5 6
Aretxabaleta 0 0 0 0
Arrasate 6 4 3 13
Bergara 1 2 2 5
Elgeta 1 0 0 1
Eskoriatza 2 1 2 5
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
Oñati 5 1 1 7
GUZTIRA 16 8 13 37
  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Mapan, horia nagusi

Intzidentzia-tasei erreparatuta, Elgeta gune horira igaro da, eta hala bederatzitik sei dira bailaran horiz markatuta –edo 60-299 arteko intzidentziarekin– dauden herriak. Bestetik, Antzuolak eta Aramaiok 400etik gorako tasarekin jarraitzen dute eta Leintz Gatzaga da berdez dagoen bakarra.

Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Hamar probatatik bat, positibo

Euskal Autonomia Erkidegoan 6.923 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta % 9,7k eman zuen positibo; hala, 672 kasu baieztatu ziren. Positiboen ehunekoa gora egiten ari da, astetik astera:

 

Adinka banatuta, atzo 211 kasu erregistratu ziren 18 urtera arteko gazteen artean, 320 19 eta 39 urte bitartekoen artean, 118 40 eta 64 urte artekoen artean eta hamazazpi 65etik gorakoen artean. Eta lurraldeka, 282 kasu atzeman zituzten Bizkaian, 266 Gipuzkoan, 84 Araban eta 40 bestelako lurraldeen artean erroldatutakoen artean.

Intzidentzia, 400etik gora Gipuzkoan

EAEko intzidentzia-tasari dagokionez, 24 puntu egin ditu gora eta 318,77koa da. Halaber, Gipuzkoako tasak 400 kasu metatuen langa gainditu du. Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak:

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) beheranzko joera hartu du, eta hortaz uler daiteke, pandemia ez dela duela egun batzuk bezain beste hedatzen ari. Halere, 1,32koa da oraindik.

EAEko ospitaleetan, berriz, 23 lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta guztira, 82 dira ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino lau gutxiago–. Horietatik 28 daude ZIUn (aurreko egunean baino zortzi gutxiago) eta 82 daude plantan.

Nafarroan, %15,5eko positibotasuna

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 2.380 proba diagnostiko egin zituzten atzo eta 368 kasu baieztatu zituzten; proben % 15,5ek eman zuen emaitza positiboa, alegia. Bestalde, erietxeetan, 33 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamaika dira ZIUn daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak