Mila positiboen langa gainditu da Hego Euskal Herrian, bigarren egunez jarraian

Mireia Bikuña 2021ko uzt. 11a, 13:06

Azken 24 orduetako probek 1.004 positibo berri utzi dituzte (aurreko egunean baino 37 gutxiago). EAE-n 669 (Gipuzkoan 275, Bizkaian 273, Araban 75 eta 46 beste herrialde batzuetakoak) eta Nafarroan 335. Guztira, 9.174 proba egin dira Hego Euskal Herrian, eta aipatutako emaitzek positibotasun tasaren igoera ekarri dute: %94 da EAE-n eta %16,2 Nafarroan.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako beste datuek erakusten dute positiboak gora doazen arren, ospitaleetako egoera ez dela maila berean okertzen. Osakidetzaren ospitaleetan hemeretzi pertsona ingresatu zituzten atzo, eta 27 daude ZIUetan. Nafarroan, aldiz, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, eta ZIUetan hamabi daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak