Mila positibotik gora, atzo, Hego Euskal Herrian

Mireia Bikuña 2021ko uzt. 10a, 14:25

1041 kasu gehiago atzeman dira azken orduetan egindako probatan: 352 Bizkaian, 304 Nafarroan, 263 Gipuzkoan, eta 91 Araban. Gainera, 31 positiboak, beste herrialde batzuetako biztanleak dira. Hori horrela, Nafarroako positibotasun tasa %12 da, eta EAE-koa %8,7. Apirilaren 28tik ez zen mila positiboen langa gainditzen Hego Euskal Herrian. 

Azken hamalau eguneko datuak kontuan hartuta, egungo intzidentzia tasa  637,57koa da une honetan. Atzo 27 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian eta lau Nafarroan. Hala, Foru Erkidegoko ZIU-etan 11 pertsona daude ingresatuta, eta Osakidetzako ospitaletan, 39.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak