Hemezortzi kutsatze berri baieztatu dituzte Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021ko uzt. 9a, 13:28

Aurreko eguneko positiboen zifra bikoiztu egin da eskualdean. Hemezortzi kasu berrietatik sei Arrasaten atzeman dituzte, Bergaran eta Aretxabaletan hiruna, Eskoriatzan eta Oñatin bina, eta, Antzuolan eta Aramaion bana. 

COVID-19aren kutsatze kasuek gorako joerarekin jarraitzen dute, Hego Euskal Herrian zein Debagoienean. Elgeta eta Leintz Gatzaga izan dira azken orduetan positiborik baieztatu ez dituzten eskualdeko herri bakarrak; gainera, azken asteetan datu horri eutsi diote. 

>Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasa metatuei dagokienez, erreferentziazko koloreen semaforoan Eskoriatza berdetik horira igaro da. Gainera, Aramaiok 608,11ko tasa metatua dauka eta Antzuolak 596,60koa, honenbestez, biak gorriz daude ondorengo mapan.

Made with Flourish

Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Hego Euskal Herrian 978 positibo

Atzo, 11.259 test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian eta 978 lagunek eman zuten positibo.

EAEn egindakoak izan ziren 9.190 proba eta, haietatik, 703 positibo izan ziren, %7,6 hain zuzen ere; aurreko eguneko datuen antzera. Hona hemen lurraldeka: 92 Araban, 314 Bizkaian, 265 Gipuzkoan eta 32 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 22,09 puntu egin ditu gora erkidegoko intzidentzia metatuak: 246,81koa da orain. Oinarrizko birsorkuntza tasak, bestalde, zertxobait behera egin du, aurreko eguneko 1,45tik 1,42ra. 

Nafarroan, ostera, 2.069 proba egin zituzten eta 275 izan ziren positiboak, %13,3. Gainera, Nafarroako Gobernutik adierazi dutenez, ez da hildakorik egon azken orduetan. 

Ospitaleetako egoera

COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Guztira, 65 pertsona daude COVIDaren eraginez ospitalean, eta horietatik 28 zaintza intentsiboko unitateetan daude. Nafarroan, ostera, hiru ospitaleratze izan ziren atzo eta guztira 28 pertsona daude ingresatuta, horietatik hamar ZIUetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak