Bederatzi positibo berri atzeman dira Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 8a, 12:34

Sei herritan baieztatu dira kasu berriak: bina Bergaran, Oñatin eta Aramaion, eta bana, Arrasaten, Eskoriatzan eta Antzuolan. 

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasa metatuei dagokienez ez da aldaketa nabarmenik izan; Antzuolak egin du gehien gora eta 550etik gorakoa du orain. Aramaiok ere 540tik gorakoa du. Gainerako herrietako tasak 140tik behera daude.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Hego Euskal Herrian 905 positibo

Atzo, 11.071 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta 905 lagunek eman zuten positibo.

EAEn egindakoak izan ziren 9.260 proba eta, haietatik, 649 positibo izan ziren, %7 hain zuzen ere. Hona hemen lurraldeka: 62 Araban, 294 Bizkaian, 260 Gipuzkoan eta 33 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Hala, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 21,55 puntu egin ditu gora erkidegoko intzidentzia metatuak: 224,71koa da orain.

Nafarroan, ostera, 1.811 proba egin zituzten eta 256 izan ziren positiboak, %14,1.

Ospitaleetako egoera

COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta COVIDa duten 25 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan. Nafarroan, ostera, bi ospitaleratze izan ziren eta guztira 26 zeuden, horietatik bederatzi ZIUetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak