2.222.000 txerto jarri dira dagoeneko EAEn

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 7a, 13:49

Iritsi diren 2.536.890 dosietatik, 2.222.776 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 87,6). Bestetik, 1.351.687 lagunek jaso dute ziztada bat eta 994.095 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.

16 urtetik gorakoen % 71,5ek jaso du dosi bat gutxienez eta % 52,6k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, % 1,8 izan dira txertoa jarri ez dutenak, kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako.

Bestetik, Gotzone Sagardiu Osasun sailburuak iragarri du bihar txertoa hartuko dutenekin 1.000.000 bat pertsona izango direla txertaketa zikloa amaituko dutenak. Horrekin batera adierazi du 60-69 urtekoen txertaketa uztailean amaitzea aurreikusten duela Osakidetzak eta datorren asterako, funtsezko langileen txertaketa amaitzea.

Hau da txertaketa-planaren bilakaera, adin taldeen arabera:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 95,2 % 94,3
90 - 99 % 93,0 % 92,9
80 - 89 % 96,9 % 96,5
70 - 79 % 95,5 % 95,1
60 - 69 % 92,2 % 55,4
50 - 59 % 89,9

% 82,7

40 - 49 % 81,7

% 35,6

30- 39 % 40,6

% 16,3

20 - 29 % 14,8

% 13,7

16 - 19 % 3,5

% 2,7

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak