Hamar kasu berri erregistratu dira bailaran

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 6a, 12:48

Lau positibo baieztatu dituzte Bergaran, hiru Antzuolan, bi Arrasaten eta bat Eskoriatzan. Ekainaren 5ean erregistratu zen azkenengo aldiz COVID-19 kasu bat Eskoriatzan, eta atzokoarekin 400 dira gaitza hartu duten herritarrak. Debagoienera etorrita, pandemia hasi zenetik 7.864 lagun kutsatu dira.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasei dagokienez, Antzuola eremu gorrira igaro da, atzo hautemandako hiru kasuekin; 504,82ko tasa du –Debagoieneko altuena–. Bestetik, gainerako herrietan, koloreak ez dira aldatu, baina bai zenbatekoak. Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEn, intzidentzia 180tik gora

Azken orduetan, 10.042 proba diagnostiko egin dira, eta  % 4,8k eman du emaitza positiboa. Jaitsi egin da positibotasun-tasa, baina erkidegoko intzidentziak gora egiten jarraitzen du –15,43 puntu egin ditu gora–; hala, 183, 98koa da EAEko intzidentzia-tasa.

Kasu berriekin jarraituz, guztira, 486 lagunek eman dute positibo; horietatik 151 dira 0-18 urte artekoak, 223 dira 19-39 urte artekoak, 100 dira 40-64 artekoak eta zortzi kasu baieztatu dira 65 urtetik gorako herritarren artean.

Lurraldeka, 220 kasu erregistratu dira Gipuzkoan, 194 Bizkaian, 57 Araban eta hamabost dira bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Bestalde, EAEko oinarrizko birsorkuntza datua 1,51n mantendu da. Eta Nafarroan, 425 positibo atzeman dira; horietatik % 86, 15 eta 29 urtekoak dira.

Sei lagun gutxiago ZIUn

EAEko ospitaleetan, sei lagun gutxiago daude ZIUn ingresatuta (guztira, 30) baina aurreko egunean baino zortzi gehiago dira plantan ospitaleratuta daudenak (guztira, 58). Bestetik, atzo ospitaleratutakoak 22 izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak