23 positibo hauteman dira asteburuan, bailaran

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 5a, 12:45

Gora egin dute eskualdean baieztatutako kasuek. Hiru egunetan zazpi kasu hauteman dira Bergaran, sei Arrasaten, launa Antzuola eta Aramaion eta bana Aretxabaletan eta Oñatin. Gauzak horrela, intzidentzia-tasetan ere aldaketak egon dira: Aramaio eremu gorrira igaro da eta Antzuola laranjara.

Egubakoitzean egindako probek hamabost kasu baieztatu zituzten, eta zapatuan egindakoek, berriz, bost. Bukatzeko, atzo hiru kasu baieztatu ziren bailaran.

HERRIA Egubakoitza Zapatua Domeka GUZTIRA
Bergara 5 2 0

7

Arrasate 4 1 1

6

Antzuola 1 2 1

4

Aramaio

3

0 1 4
Aretxabaleta 1 0 0

1

Oñati 1 0 0

1

Elgeta 0 0 0

0

Eskoriatza 0 0 0

0

Leintz Gatzaga 0 0 0

0

GUZTIRA 15 5 3 23

 

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Aramaio gorri, Oñati berde

Intzidentzia-tasei erreparatuta, nabarmen aldatu da Debagoieneko mapa. Kasu gehienetan okerrera egin dute datuek, baina salbuespenik ere izan da.

Azpimarratzekoa da Aramaiok 400eko langa gainditu duela –eta hortaz gorriz markatuta ageri dela mapan– eta Antzuola ere muga horretatik gertu kokatu dela, 367,14ko tasa erregistratu ostean. Bestetik, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara gune berdetik horira igaro dira.

Eta Oñatiren kasuan, aldiz, hobera egin du tasak: 43,60ko intzidentzia du eta gune berdera igaro da. Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentzia-tasa 150etik gora

Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemia neurtzeko adierazleek okerrera egiten jarraitzen dute egunetik egunera. Intzidentzia-tasari dagokionez, hamabi puntu egin ditu gora eta 168,52an kokatu da. Horri lotuta, gogoratu behar da Jaurlaritzak neurriak malgutzeko  baldintzetako bat izan zela tasa 150etik beherakoa izatea.

Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak, eta adierazgarria da 200eko langa gainditu duen Gipuzkoako tasaren gorakada (berdez):

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) apur bat behera egin badu ere, 1,51koa da oraindik. Hortaz, pandemiak hedatzen jarraitu du, iazko udako datuetara gerturatuz:

 

Eta positibo berriei erreparatuta, 5.305 proba diagnostiko egin ostean, 369 positibo baieztatu dituzte; horrenbestez, positibotasun-tasa % 6,9koa izan da. Adierazle hau ere puzten ari da egunetik egunera, eta azken asteko datuek ere hori erakusten dute:

Lurraldeka, 178 kasu baieztatu dira Bizkaian, 146 Gipuzkoan, 34 Araban eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestalde, EAEko ospitaleetan, hamar lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta guztira, 86 dira ingresatuta daudenak. Horietatik 36 daude ZIUn (aurreko egunean baino bat gehiago) eta 50 daude plantan.

Nafarroan, 507 positibo

Euskal Autonomia Erkidego osoan erregistratutakoak baino 152 kasu gehiago hauteman dira Nafarroan, azken orduetan; orotara, 507. Datuek kezkatuta, Nafarroako Gobernuak arau bakarra zorroztuko du: hilaren 7tik aurrera, tabernak eta dantzalekuak 01:00etan itxi beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak