Pandemiaren bilakaerak "kezkatu" egiten duela adierazi du Urkulluk, eta horren aurrean, "arduraz" eta "zuhurtziaz" jokatzeko dei egin du. Zehazki, azaldu du azken egunetan jasotako datuak iazko egoerara gertura daitezkeela, eta beharrezkoa dela "azken ahalegina" egitea.
Eguaztenean bilduko da LABI eta osasun agintariek bertan erabakiko dute ea indarrean dauden neurrietan aldaketarik egongo den.