Bailarako neska gazteen komunitatea "indartu" dute

Maider Arregi 2021ko uzt. 3a, 16:28

Eskualdeko herri ezberdinetako hainbat neska gaztek atzo abiatu zuten Debagoieneko Lehen Topaketa Feminista.  SutikZutzera leloarekin, gaur, zapatua, jarraipena eman diote, eta hausnarketarako zein aisialdirako aukera izan dute.  Goizean, mahaingurua egin dute eta neska eta gaztea izateak nola eragiten dien, eta zapalkuntza ote diren hausnartu dute, besteak beste.

Neska gazte feministen komunitatea

Topaketaren helburua bailarako emakume gazte eta feministen komunitatea indartzea izan da, eta alor horretan urrats handia eman dutela aitortu dute antolatzaileek. "Eskualde mailan saretzeko asmoz, eta herrietatik harago elkar-saretzea gura dugu dinamika komunak sortuz", azaldu du Aretxabaletako Pikarraituzeko Alaitz Mendieta kideak. "Aurrez, bailarako herri guztietan egin ditugu tailerrak. Zaintza lana, harremanak, prekarietatea, hiper-sexualizazioa, hezkuntza… guzti horren inguruan berba egiten eta alternatibak bilatzen jardun dugu. Izan ere, arazoak elkarbanatuz ondorioak beti dira emankorragoak eta eraginkorragoak. Aurrera begira baditugu bai, erronka potenteak", gaineratu du Pikarraituzeko Maider Urrutiak.

Pandemiaren urtea

Urte gogorra izan da bai feminista taldeendako, baina baita ere, orohar eragile guztiendako. Etenaldia handia izan da eta bizirautea kosta zaigu; baina aurrera egitea lortu dugu eta topaketa egitea lortu dugu. Izan ere, topaketak harrera ona izan duela azaldu dute: "Aurreikuspenak bete ditugu eta hemen gaude. Gurea lehena izan da, eta balorazio ona egiten dugu. Uste dut, bailara mailan bageneukala elkar ezagutzeko ardura bat".

Feminismotik eraldatzen

Egungo patriarkatuaren eredua aldatzeko feminismotik jardun behar dela argi dute: "Hezkuntza, harremanak, sare soziala… horren gainean dago patriarkatua eta guk ez dugu ulertzen patriarkatuaren dese-raikuntza feminismorik gabe. Feminismoa lehen lerroan jarri behar dugu, alegia", azpimarratu du Urrutiak.

Era berean, aisialdiri ere garrantzia ematen diote. "Gure topaketan aisialdiak indarra du, eta sekulako harremanak sortzen direla argi ikusi dugu. Espazio erosoak bilera batean ez dira lortzen, bai aldiz, kontzertu batean. Talde izaera apurtu eta norbanakoak hartu du protagonismoa, eta ez talde feministetako kideek", dio Mendietak. "Herritik herriarendako egitaraua prestatu dugu eta horrek ahaldundu egiten gaitu gainera. Polita da gurea dela sentitzea".

"Neska gazteen batera jotze"

Emakume Gazteen Euskal Herriko topaketa urria hasieran egingo dela jakinarazi diote GOIENAri.

UZTAILAK 4, DOMEKA

  • 12:00 Tailerra, gaztetxean
  • 14:30 Bazkaria: zuk ekarri zuk jan!
  • 18:00 Kontzentrazioa eta ekitaldia, Seber Altube plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak