Positiboek nabarmen egin dute gora Hego Euskal Herrian

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 3a, 12:48

Atzo 9.861 PCR eta antigeno proba egin ziren Hego Euskal Herrian, eta orotara, 650 kasu erregistratu dituzte. Proben % 5,9k eman du positibo Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 10,5ek Nafarroan.

248 kasu baieztatu dira Gipuzkoan; maiatzaren 2tik ez dira hainbeste positibo hauteman egun bakarrean. Nafarroan gehiago izan dira: 152. Hala, apirilean erregistratutako zenbatekoetara itzuli dira nafarrak. Bizkaian, berriz, 193 izan dira hautemandakoak eta Araban 51. Bestetik, sei izan dira EAEtik kanpo erroldatutakoen artean baieztatutako kasuak.

EAEko ospitaleetan, zazpi lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn daudenen kopurua mantendu egin da: 33 lagun daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak