Gaur abiatuko dira Debagoieneko neska gazteen I. topaketak

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 2a, 10:32

Lehenengo aldiz, bailarako talde feministetako gazteek hausnartzeko eta elkar ezagutzeko aukera baliatu nahi dute, SutikZutzera lelopean ospatuko diren topaketetan. Gaur abiatuko dira eta domekan bukatu, egitarau oparoarekin. Arrasaten ospatuko dira.

Pandemiak eragindako egoerak antolaketa aldetik "zailtasunak" ekarri dizkien arren, topaketak egitea garrantzitsutzat jo dute gazteek. Izan ere, pandemia hizpide, gaineratu dute gaitzak eragindako krisiak zuzen-zuzenean eragiten diela: "Zaintza krisia, etxe-gabetzeak, gazte kriminalizazioa, gazte prekarietatea, eta abar luze bat. Aspaldidanik esan da sistema kapitalista heteropatriarkala sostengaezina dela, eta gu ere horretan berresten gara".

Debagoieneko feministen arabera, neska gazte izateak zapalkuntza eta desoreka jakinak pairatzea dakar, eta topaketetan, besteak beste, problematika zehatz horien inguruan jardungo dute. Horrez gain, jardunaldiak saretzeko eta ondo pasatzeko baliatuko dituztela ere jakinarazi dute.

Honako egitaraua aurkeztu dute:

UZTAILAK 2, EGUBAKOITZA

Seber Altube plazan

  • 18:00 Harrera eta jolasak
  • 20:00 Tailerra
  • 21:00 Kontzertu akustikoa: Tabu.
  • Ondoren, mikro irekia

UZTAILAK 3, ZAPATUA

Monterronen

  • 11:00 Mahai-ingurua: neska* gazte subjektua
  • 13:30 Tailerra: Euskal Herriko mugimendu feministaren genealogia
  • 14:30 Bazkaria: zuk ekarri zuk jan!
  • Ondoren, bingo musikatua
  • 18:00 Ikuskizuna: oihal akrobaziak
  • 20:00 Bertso-trama
  • Ondoren, pintxada kolektiboa gaztetxean

UZTAILAK 4, DOMEKA

  • 12:00 Tailerra, gaztetxean
  • 14:30 Bazkaria: zuk ekarri zuk jan!
  • 18:00 Kontzentrazioa eta ekitaldia, Seber Altube plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak