Lau kasu baieztatu dira Debagoienean, azken orduetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 30a, 12:38

Bi Arrasaten atzemandakoak izan dira eta beste biak Bergara eta Oñatin hautemandakoak. Hala, jasotako datuen arabera, iazko martxotik hona, 7.813 debagoiendar dira koronabirusa hartu dutenak. Horien % 42,4 dira arrasatearrak, % 21,3 bergararrak eta % 15,4 oñatiarrak.

  • OHARRA: Gaur argitaratutako Osasun Sailaren asteko buletinak dela-eta, doikuntzak egon dira bailarako zenbateko metatuetan.
  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, antzera mantendu dira zenbatekoak –Arrasateko tasak apur bat gora egin duen arren–, eta koloreak ere ez dira aldatu. Datu guztiak daude eguneratuta, hurrengo mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Lau lagun zendu dira erkidegoan

Azken astean, ekainaren 21tik 27ra bitartean, lau izan dira gaitzaren eraginez EAEn hildakoak –aurreko astean baino bat gehiago–. Hala, guztira, 5.598 pertsona dira pandemia hasi zenetik Hego Euskal Herrian zendu direnak; horietatik 170 debagoienean. Aste honetan, baina, bailaran ez da heriotzarik erregistratu.

Adierazle guztiek okerrera, EAEn

Osasun Sailak jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen dituzten adierazle guztiek okerrera egin dute azken orduetan: intzidentzia metatuaren tasa 112,70ekoa da (+7,14); oinarrizko birsorkuntza tasa, 1,17koa (- 0,09); tasaren arrazoia 1,04koa (+0,10), ZIUetan 33 lagun daude (+ 1); eta 65 urtetik gorakoen arteko intzidentzia tasak ere gora egin du: 22,45koa (+0,20) da.

Bestetik, atzemandako kasuetan ere gorakada igarri da. Atzo egindako 7.262 PCR eta antigeno probek 303 positibo atzeman dituzte (% 4,2k eman zuen emaitza positiboa). Lurraldeka, 142 izan dira Bizkaian hautemandako kasuak, 132 Gipuzkoakoak, 26 Arabakoak eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko intzidentzia-tasak:

Aurreratu bezala, oinarrizko birsorkuntza edo R0 datuek ere nabarmen egin du gora azken orduetan, pademiaren hedapenari mesede eginez, eta horrela ikusten da hori grafikoan:

Ospitaleetan, hamazazpi lagun ingresatu zituzten atzo, eta orotara 96 daude ospitaleetan; horietatik 33, ZIUn.

Nafarroan, ere gorakada

1.262 proba diagnostiko egin ostean, %4,4k eman du positibo; hau da, 65ek. Bestetik, ospitaleetan, 22 lagun daude ingresatuta eta zazpi dira Zaintza Intentsiboetako Unitatean daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak