Sexu Askapenaren aldeko aldarriak, Debagoieneko hainbat herritan

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 29a, 12:02

Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean, LGTBI+ kolektiboaren aldeko eskubideak aldarrikatu zituzten atzo bailarako eragile eta erakundeek, Arrasaten, Aretxabaletan eta Oñatin egindako ekitaldietan.

Nor zaren aukeratu duzu? leloaren bueltan elkartu ziren Arrasaten, Maiatzaren 1a plazan, Morbor taldeak deituta. 

Bestalde, Oñatin, Transmaribibollo+ indarra, heteroarauakin apurketako! leloa aldarrikatu zuten Antixena gaztetxe inguruan elkartu zirenek.

Eta Aretxabaletan, Pikarraituz talde feministak, Harrotasunetik sistema irauli pankarta aurrean eta Harro gaude, eta zer? atzean izanik, manifestazioa egin zuen herriko kaleetan. "Sistema zisheteropatrialkal honen aurrean, guk autodefentsatransmaribibolloa!" aldarrikatu zuten eta espazio aske eta kolektiboak eraikitzeko asmoa agertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak