Debagoiendarrak ere kalera irten dira LGBTIQ+ harrotasuna aldarrikatzeko

Jone Olabarria 2021ko eka. 28a, 19:35

Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean, bailarako eragile eta erakundeek kolektiboaren aldeko eskubideak aldarrikatu dituzte.

Nor zaren aukeratu duzu? lelopean eta hausnarketarako bidea zabalduz, elkarretaratzea egin dute arrasatearrek Maiatzaren 1a plazan, Morbor Arrasate taldeak deituta.

Oñatin topa heterodisidentea egin dute Antixena gaztetxean 18:30ean hasita, Transmaribibollo+ indarra, heteroarauakin apurketako! leloarekin.

Pikarraituz Aretxabaletako talde feministak ere mobizazioa deitu du gaur arratsalderako. Harrotasunetik sistema irauli leloarekin abiatu dira Herriko Plazatik, eta 19:00etan elkarretaratzea egin dute, Aretxabaletako Udalak eta Mugimendu Feministak deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak