Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak esan du gazteenen txertaketa ez dela aurreratuko; hots, ez dela aldaketarik egongo Jaurlaritzak markatutako irizpideetan. Horri lotuta, azaldu du 20 eta 29 urte artekoen txertaketa abuztuan abiatzea espero dutela.
Bestetik, Delta aldaerak adituen artean kezka eragiten duela esan du Fernandezek –izan ere, erkidegoko laginen % 15 Delta aldaerakoak dira–, eta horren aurrean, arakatzaileekin kolaboratzea eskatu die herritarrei: "Txertoa jartzea bezain zeregin garrantzitsua da arakatzaileena. Atzera egitea dago jokoan, eta garrantzitsua da arakatzaileei laguntzea".
Bukatzeko, immunitateari lotuta, aurreko astean Urkulluk esandakoak baieztatu ditu; koordinatzailearen arabera, uda amaitu aurretik lor daiteke EAEn talde-immunitatea.
Txertaketaren kanpaina, EAEn
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.408.339 txerto jarri dira, AstraZenecaren 333.235, Modernaren 201.136 eta Janssenen 72.865. Eta honako adin taldeetan banatu dira:
Adin-taldea | 1. dosia | Immunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,1 | % 94,1 |
90 - 99 | % 93,0 | % 92,8 |
80 - 89 | % 96,9 | % 96,3 |
70 - 79 | % 95,4 | % 94,9 |
60 - 69 | % 91,9 | % 48,6 |
50 - 59 | % 88,7 |
% 72,1 |
40 - 49 | % 68,1 |
% 20,7 |
30- 39 | % 20,7 |
% 13,7 |
20 - 29 | % 14,5 |
% 12,2 |
16 - 19 | % 3,5 |
% 2,2 |