Kasu bakarra erregistratu da eta Antzuolan baieztatu da

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 28a, 12:45

Egubakoitzean eta zapatuan egindako probek ez zuten positiborik atzeman Debagoienean. Atzo egindakoek, ostera, kasu bat baieztatu zuten Antzuolan. Gauzak horrela, azken hiru egunetan kasu bakarra erregistratu da eskualdean, eta guztira, pandemia hasi zenetik 7.808 positibo metatu dira.

HERRIA Egubakoitza Zapatua Domeka GUZTIRA
Antzuola 0 0 1

1

Aramaio 0 0 0

0

Aretxabaleta 0 0 0

0

Arrasate

0

0 0 0
Bergara 0 0 0

0

Elgeta 0 0 0

0

Eskoriatza 0 0 0

0

Leintz Gatzaga 0 0 0

0

Oñati 0 0 0

0

GUZTIRA 0 0 1

1

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, nabarmen egin dute behera zenbatekoek, eta gune berdera igaro dira Aretxabaleta eta Arrasate. Bestetik, Oñatin ere nabarmen jaitsi da tasa, baina oraindik 130,80an dago.

Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:

>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentzia-tasak, gora

Erkidegoko beheranzko joera hautsi da, intzidentziari dagokionez: atzo 0,77 egin zuen gora, eta 104,10ean kokatu zen. Lurraldeetako bilakaerari erreparatuta, hurrengo grafikoan ikusten den bezala, Arabako datuak (urdinez) behera egin duen arren, Bizkaian (gorriz) eta Gipuzkoan (berdez) gora egin du intzidentziak. Halere, Gipuzkoako datua da baxuena (89,25).

Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak:

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua (R0) 1,08koa izan zen atzo, eta hortaz, pandemia hedatu egin zen beste egun batez. Hurrengo grafikoan ikusten da 1,00tik gora egon dela azken egunetan:

Eta Hego Euskal Herriko positibo berriei erreparatuta, 5.547 proba diagnostiko egin ostean, 171 positibo baieztatu dituzte. Lurraldeka, 77 baieztau dira Bizkaian, 56 Gipuzkoan, 29 Nafarroan, zazpi Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Positibotasun-tasa % 2,9koa izan da EAEn eta % 4koa Nafarroan.

EAEko Osasun Sailaren hurrengo taula honetan, aste bakoitzeko positibotasun-tasaren datuak daude. Ikus daitekeenez, zenbatekoak gora egin du azken astean:

EAEko ospitaleetan, berriz, hamaika lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta guztira, 83 dira ingresatuta daudenak. Horietatik 35 daude ZIUn (aurreko astean baino hamabost gutxiago) eta 48 plantan (aurreko astean zeudenen erdia). Nafarroan aldiz, 22 lagun daude ospitaleratuta eta horietako zazpi daude ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak