Atzo, 5.614 test diagnostiko egin ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haietatik 181 izen ziren positiboak. Lurraldeka honela izan zen banaketa: 17 Araban, 83 Bizkaian, 43 Gipuzkoan, 36 Nafarroan eta 2 kanpo bizi diren pertsonetan. Honenbestez, intzidentzia-tasa da %3,1 EAEn eta %3,8 Nafarroan.
Esan behar da gaurko datuak atzokoak baino hobeak direla, batez ere Gipuzkoan. Lurralde horretan nabarmen egin du behera atzemandako kasu positiboen kopuruak; izan ere, atzo baino 47 gutxiago hauteman dira. Araban eta Bizkaian ere behera egin du kopuru horrek; Araban bost gutxiago izan dira, eta Bizkaian zortzi gutxiago. Nafarroan atzo baino bi positibo gehiago atzeman dituzte gaur.
Ospitaleetako egoera
Nafarroan ez da ospitaleratu berririk izan. Gaurko datuen arabera 21 pertsona daude COVIDaren ondorioz ingresatuta, eta zazpi ZIUn. EAEn, berriz, atzo zazpi pertsona ospitaleratu ziren koronabirusagatik eta 35 daude ZIUn.