242 positibo berri Hego Euskal Herrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko ekainaren 26a

Ikasturtea bukaeran Mallorcara egindako bidaiarien artean atzemandako agerraldiarekin lotzen dute agintariek azken egunotako positiboen igoera. 

Atzo, 7.807 test diagnostiko egin ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Horietatik, 242 izan dira positiboak: 22 Araban, 91 Bizkaian, 90 Gipuzkoan, 34 Nafarroan, eta 5 lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonetan. Gauzak horrela EAEko positibotasun tasa %3,21 da, eta Nafarroakoa %2,6.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31  pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta 21 daude Nafarroako ospitaleetan. Zainketa Intentsiboetako Unitatean 41 pertsona daude; 34 EAEn eta 7 Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak