202oko maiatzetik izan da derrigorrezkoa barruko zein kanpoko eremuetan maskara jantzita eramatea. Pandemiari aurre egiteko hartuta neurri honek aldeko eta kontrako argudio ugari eragin ditu.
Gauerditik, ordea, ez da derrigorrezkoa aire librean maskara jantzita eramatea, beti ere 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzeko aukera dagoen eremuetan.
Neurria arindu bada ere, esan beharra dago denetarik ikusi dela Debagoieneko kaleetan. Herritar asko izan dira maskararik gabe irten direnak kalera, baina beste hainbeste izan dira lehen egun honetan maskara soinean eramateko erabakia hartu dutenak.