Geletan sartzeko, txertoaren bi dosiak izatea beharrezkoa da Gipuzkoa eta Araban, baina Bizkaian, ez; malguago jokatu du Aldundiak.
Olatz Etxabe Arrasateko Iturbide egoitzako zuzendariak azaldu du gaur bertan egongo dela bisitak geletan egiteko aukera. Gainera, adierazi du gelara joan eta ondoren egoitzatik irteteko aukera ere badagoela: "Pandemiaren aurretik oso ohikoa izaten zen. Bisitaria eta egoiliarra gelara joaten ziren, han prestatu, nahi zituzten arropak jantzi edo orraztu, eta kalera joaten ziren".