Kasu bat baieztatu da Aramaion eta beste bat Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 24a, 12:36

Atzo egindako probek kasu bat atzeman dute Aramaion eta beste bat Arrasaten. Hala, azken bi horiek gehituta, guztira 7.806 dira pandemia hasi zenetik kutsatutako debagoiendarrak; 173 aramaioarrek hartu dute gaitza eta 3.116 arrasatearrek.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Debagoieneko herrietako intzidentzia-tasei erreparatuta, Aramaiok berdetik horira egin du jauzi; nahiz eta azken hamalau egunetan erregistratutako positibo bakarra atzokoa izan den. Bestetik, Arrasate eta Oñatiko tasek behera egin dute apur bat.

Made with Flourish.
  • Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

215 kasu, Hego Euskal Herrian

8.209 PCR eta antigeno proba egin ostean, 215 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian: 102 Bizkaian, 52 Gipuzkoan, 40 Nafarroan, hemezortzi Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, positibotasun-tasa % 2,6koa izan zen atzo EAEn eta % 2,8koa Nafarroan.

Eta EAEko intzidentzia-tasak, motelago bada ere, behera egiten jarraitzen du. 2,86 puntu egin ditu behera, eta batez bestekoa 105,88an kokatu da. Honako hauek dira lurralde bakoitzaren bilakaerak:

Bestetik, EAEko oinarrizko birsorkuntzak beste apur bat egin du gora eta 0,98koa da. Datu hori 1,00etik gorakoa bada, kutsatutako pertsona bakoitzak beste lagun bat –edo gehiago– kutsa ditzakeela ondoriozta daiteke, eta hortaz, pandemia hedatzen ari dela.

Ospitaleen okupazioak, behera

Ospitaleetako azken berriei dagokienez, hemeretzi lagun ingresatu zituzten atzo EAEn, eta guztira 100 lagun daude erietxeetan; horietatik 35 ZIUn (-5). Presioa arintzen ari da, eta horren adibide da, duela astebeteko datuekin alderatuta, 22 lagun gutxiago daudela plantan eta hemezortzi gutxiago ZIUn. Halere, azken astean erregistratutako ospitaleratzeak aurrekoan baino gehiago izan dira. Osasun Sailaren grafiko honetan adierazten da hori:

Nafarroan, aldiz, 26 pertsona daude ospitaleratuta eta horietatik zortzi dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak