EAEko 16 urtetik gorakoen % 62,3k hartu du dagoeneko dosi bat

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 23a, 13:28

Iritsi diren 2.035.560 dosietatik, 1.880.853 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 92,4). Bestetik, 1.178.793 lagunek jaso dute ziztada bat eta 802.932 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren % 62,3k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen % 42,4k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, % 1,6 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.320.033 txerto jarri dira, AstraZenecaren 286.482,  Modernaren 204.336 eta Janssenen 70.002.

Osasun Sailak gaur argitaratu duen taulan, aldaketak egon dira (batez ere, nagusienen adin-taldeei dagozkien datuetan); orain arte adierazitakoak baino gutxiago dira txertatu direnak.

Hauek dira azken datuak (Jaurlaritzak gaur eguerdian argitaratutakoak):

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 95,1 % 94,1
90 - 99 % 93,0 % 92,7
80 - 89 % 96,9 % 96,3
70 - 79 % 95,3 % 94,8
60 - 69 % 91,7 % 37,6
50 - 59 % 88,1

% 62,8

40 - 49 % 53,1

% 18,9

30- 39 % 15,2

% 13,0

20 - 29 % 14,4

% 11,9

16 - 19 % 3,4

% 2,0

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak