Txertaketa zikloa bukatu duten herritarrek ez dute berrogeialdirik egin beharko

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 23a, 11:02

Osasun Publikoaren Batzordeak atzo onartutako erabakia da txertoaren bi dosiak hartu dituztenek –edo protokoloek aginduta txerto bakarrarekin immunizatutakoek– ez dutela berrogeialdirik bete beharko, nahiz eta positibo baten kontaktu estua izan.

Atzo egindako bileran, erkidegoek eta Madrilgo Osasun Sailak berrikuntzak onartu zituzten COVID-19ren detekzio goiztiarrerako, zaintzarako eta kontrolerako Estrategian. Hemendik aurrera, positibo batekin kontaktu estua izan duten immunizatuak, txertaketa ziklo osoa bete dutenak, ez dira etxean geratu beharko. Hori bai, bi PCR egin beharko dituzte –bat hasieran eta bestea zazpi egunetara– eta saihestu egin beharko dute pertsona zaurgarriekin eta txertorik hartu ez dutenekin harremanak izatea. Horrekin batera, maskara erabiltzea eta ekitaldi jendetsuetara ez joatea gomendatzen zaie.

Bestetik, Osasun Batzordeak onartutako beste erabaki bat da haurdun daudenek ere txertoa hartzeko aukera izango dutela, haurdunaldiaren edozein fasetan daudela ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak