Datorren astean 40tik beherakoak txertatzen hasiko da Osakidetza

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 22a, 13:26

Aste honetan, 40-49 urte bitarteko pertsonen txertaketa osatzen jarraituko du Osakidetzak, eta datorren astean, 40tik beherakoak deitzen hasiko dira. Osasun sailburuaren arabera, birusaren kontra egiteko "azken txanpan" sartu da Euskal Autonomia Erkidegoa.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakinarazi duenez, hurrengo txertaketa-taldea deitzen hasiko dira datorren astean; hau da, 30-39 urte bitarteko herritarrak. Halere, dagoeneko, Osakidetzaren webgunean txanda hartzeko aukera zabalik dute multzo horretako lehenengoek. Bestetik, horiekin batera, AstraZenecaren bigarren dosia hartu behar duten 60 urtetik gorakoak ere deituko dituzte.

Horrez gain, sailburuak aste honetan iritsi behar diren dosien inguruko informazioa ere eman du: Pfizerren 141.570 dosi iritsiko dira –orain arteko partida handiena–, AstraZenecaren 71.000 eta Janssenen 6.200. Guztira, 218.770 txerto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak