Bi positibo baieztatu dira bailaran; biak Aretxabaletan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 22a, 12:37

Domeka kasurik erregistratu gabe igaro ostean, atzo egindako probek bi positibo  hauteman dituzte Debagoienean; hain zuzen ere, Aretxabaletan. Guztira, ia 800 kasu baieztatu dira Aretxabaletan pandemia hasi zenetik (798); bailarako kasu guztien % 9,9.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasari dagokienez, bailarak 98,75eko intzidentzia metatua du; hots, dena kolore bakar batez markatu behar izanez gero, horiz margotuko genuke Debagoiena. Azken orduetan, ez da aldaketarik izan datu horri dagokionez, eta herrien kasuan ere gutxi aldatu dira zenbatekoak. Behera egin du Arrasateko tasak –100etik behera kokatuta– eta Aretxabaletan gora egin du, hautemandako azken bi kasuen ondorioz; hala, berdetik horira igaro da.

Herri guztietako datuak daude hurrengo mapan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

 

Azken positiboei dagokienez, Hego Euskal Herrian 8.940 probatatik % 1,9k eman du emaitza positiboa EAEn eta % 2,6k Nafarroan; hau da, 184 herritarrek. 87 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 38 Nafarroakoak, 31 Gipuzkoakoak, 25 Arabakoak eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.

Hala, intzidentzia-tasak ere behera egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan; zehazki 2,5 puntu egin ditu behera eta 111,79an kokatu da. Nolanahi ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako tasen beheranzko joera apaldu egin da, hurrengo grafikoan ikus daitekeenez:

Bestalde oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gora egin du azken orduetan, eta 0,90koa da.

Ospitaleetan, berriz, atzo 23 lagun ingresatu arren, behera egin du okupazioak bai ZIUn (-5) eta bai plantan (-3). Guztira, 111 lagun daude ospitaleratuta EAEn, eta horietatik 45 dira ZIUn daudenak. Nafarroako erietxeetan, aldiz, 27 lagun daude ingresatuta eta zortzi dia ZIUn daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak