Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, baliteke, gaur, metro karratuko hamabost litro pilatzea ordubetean. Zaparrada ertainak botako ditu; zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke.
Bihar, ekainak 23, eguaztena, abisu horia izango da 21:00ak arte. Baliteke hamabost litro pilatzea metro karratuko, ordubetean. Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duenez, zaparradak sarri botako ditu eta prezipitazioa ugaria izango da.