Aita Mennik adierazi du ez duela greba eskubidea urratzen

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 17a, 20:02

Azken hiru urteetan Aita Menniko langileek hainbat ekimen eta greba egin dituzte enpresarekin hitzarmena lortzeko. Baina azken grebak egiteko, langileei "oztopoak"  jarri zaikziela salatu du ELAk. Ospitaleak bere aldetik ezeztatu egin du sindikatuak esandakoa.

ELAk salaketa jarri zuen Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan, Aita Menniko zuzendaritzak "greba eskubidea urratu" zuela argudiatuz. Ospitaleak, baina, erantzun egin du eta sindikatuak esandakoak gezurtatu ditu: "Aita Mennik ez du greba-eskubidea urratzen, ELAk lehentasuna ematen dio eta greba-eskubidea ezartzen du pazienteen bizi-kalitatearen eta behar duten arretaren gainetik".

Ospitaleak azaldu duenez, greba-egunetan egoiliarrek ezin izaten dute unitateetatik irten, ezta kanpoko kontsulta medikoetara joan ere: "Zainketen duintasuna edozein erreklamazio sindikalen gainetik dago" , gehitu du Aita Mennik.

Bestetik, azpimarratu nahi izan dute "ez dagoela egiturazko arazorik" ( hau da, langile premia, lan-kargak handiak, udako ordezkapenak eta lan-osasunaren arloko gabeziak...) eta era berean, negoziaketarako borondatez daudela azaldu dute: "ELArekin negoziatzeko zailtasunak izan arren –entzuteko eta negoziatzeko batere borondaterik ez duelako–, Aita Menni Ospitaleak negoziazioaren alde egiten jarraituko du, pazienteen arretaren eta langileek egiten duten lan bikainaren alde".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak