Bosgarren greba eguna egin dute Aita Menniko langileek, lan hitzarmena eskatzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 16a, 17:58

ELA sindikatuaren babespean, Aita Menniko langileek haien lan baldintzak hobetzeko eskatu diote ospitaleko zuzendaritzari. Halaber, erantzunik jaso ezean, mobilizazioak indartuko dituztela adierazi dute.

Azken hiru urteetan Aita Menniko langileek hainbat ekimen egin dituzte enpresarekin hitzarmena lortzeko, baina gaurko greba egunean, oraindik "erantzunik jaso ez ez dutela" salatu dute. Gainera, greba egiteko izan dituzten "oztopoak"  jarri dituzte mahai gainean: "Enpresak greba eta mobilizazioak oztopatzeko egindako saiakerak salatu nahi ditugu. Presio eta mehatxuen bidez, langileak desmobilizatzea saiatzen ari da behin eta berriz, eta onartezina da". Horren harira, ELAk salaketa jarri zuen Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan, Aita Menniko zuzendaritzak "greba eskubidea urratu" zuela argudiatuz.

Bestetik, langileek azaldu dute uda sasoian haien egoera okertu egiten dela. "Arazoak areagotzen ari dira, eta postu asko ez dira ordezkatzen, dauden langileei lan zama bikoiztuz eta langileen karga emozional eta psikologikoa areagotuz", iritzi dute.

Sinadura bilketa, kalean

Datozen asteetan, langileek "sozializazio mahai bat" jarriko dute Arrasateko kaleetan, herritarren sinadurak biltzeko eta "administrazio publikoa interpelatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak