161 izan ziren guztira atzo Euskal Autonomia Erkidegoan egindako 5.502 probetan positibo eman zutenak: Bizkaian 102 kasu berri agertu ziren; Gipuzkoan, 31; eta Araban, 26. ainerako hiru kasuak bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak izan ziren. Positibotasun tasa %2,9 izan zen.
Ospitaleen egoerari erreparatuta, 16 izan ziren COVID-19aren ondorioz EAEn ospitaleratu zituzten herritarrak. 50 gaixo daude une honetan ZIUn, bezperan baino hiru gehiago.