226 koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian egindako 7.086 PCR eta antigeno probetan: 112 Bizkaian, 58 Nafarroan, 31 Araban eta 22 Gipuzkoan. Gainerako hiru kasuak bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak izan ziren.
Gipuzkoan ez zen hain kasu gutxi atzematen iazko uztailaren 20az geroztik; 20 izan ziren orduan atzemandako kasuak. Azken orduetan gora egin dutenak positibotasun tasak izan dira: EAEn, proben %3ak eman zuen atzo positibo –bezperan, %2,7ak–; Nafarroan, aldiz, %3,9ak –bezperan, %3,2ak–.
20 izan ziren atzo COVID-19a dela-eta Hego Euskal Herrian ospitaleratutako herritarrak; eta 56 daude ZIUn, bezperan baino lau gutxiago.