- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEn, 165 kasu
Osasun Sailak jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen dituzten adierazleek hobera egin dute azken orduetan: intzidentzia metatuaren tasa 125,47koa da (- 7,27); oinarrizko birsorkuntza tasa, 0,81koa (- 0,01); tasaren arrazoia 0,72koa (- 0,01) ZIUetan 51 lagun daude (- 1); eta 65 urtetik gorakoen arteko intzidentzia tasa ere 33,17koa da (- 1,21).
Bestetik, atzo egindako 6.196 PCR eta antigeno probek 165 positibo atzeman zituzten (% 2,7k eman zuen emaitza positiboa). Lurraldeka, 107 izan ziren Bizkaian hautemandako kasuak, 35 Gipuzkoakoak, 20 Arabakoak eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko intzidentzia-tasak:
Ospitaleei dagokienez, aurreratu bezala, EAEn bi lagun gutxiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan; guztira, 51 –aurreko astean baino 20 gutxiago–. Plantan berriz, 116 daude azken datuen arabera –aurreko egunean baino bi gehiago baina aurreko astean baino 45 gutxiago–, eta hortaz, guztira 122 dira EAEn ospitaleratuta daudenak. Bestalde, atzo hemeretzi lagun ingresatu zituzten.
Nafarroako datuak, batzeke
Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak argitaratutakoan osatuko da albistea.