Abisu horia eta laranja prezipitazio handi eta iraunkorrengatik

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 17a, 12:49

Gaur, ekainak 17, abisu horia ezarri da Euskadi mailan prezipitazio handiengatik 12:00etatik 22:00etara. Hala ere, Gipuzkoa ekialdean eta Araba ekialdean 14:00etatik 20:00etara alarma laranja ezarriko da prezipitazio handiengatik.

Trumoi-ekaitzak jo dezake, zaparradak handiak eta prezipitazioa iraunkorra zenbait lekutan. Ordubetean metro karratuko 20 litro pilatzera irits daitekeela iragarri dute. Gainera, baliteke metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatzea Gipuzkoako zenbait lekutan, bereziki ekialdean Segurtasun Sailaren arabera. Araba eta Bizkaiko zenbait lekutan, metro karratuko 20 eta 40 litro artean pilatu litezke, bereziki ekialdean.

Atzoko prezipitazioak

Euskalmetek aditzera eman du, atzo, asteazkenean, prezipitazioen inguruko datuak jasota, Iturrietan (Araba) ordubetean metro karratuko, 31,2 litro batu zirela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak