Abisu horiak prezipitazio handiengatik gaurko eguerditik biharko gauerdira arte

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 16a, 14:39

Segurtasun Sailak jakitera eman duenaren arabera abisu horia ezarriko da gaurko 15:00etatik 21:00ak bitartean; bihar aldiz, eguardiko 12:00etatik 24:00ak arte.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez  gaur zaparrada ertain eta trumoitsuak botako ditu; txingorra bota dezake. Hala, ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Horiek horrela, EAEko zenbait lekutan, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatu daitezkeela aurreikusi dute.

Biharko eguraldiaren kasuan, euri txiki-ertaina egingo du eta baliteke zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jotzea, zaparradak handiak eta prezipitazioa iraunkorra izanik, bereziki arratsaldean. Segurtasun Sailaren arabera, baliteke ordubetean metro karratuko 20 litro baino gehiago pilatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak