Praktikaldia bukatuta, Costa Ricatik itzultzear zeuden ikasleak, baina batzuek sintoma arinak igarri dituzte eta probak egin dizkiete guztiei. Emaitza positiboa izan da 37 gazteentzat, eta denak ondo daudela adierazi duten arren, berrogeialdia egin beharko dute Euskal Herrira itzultzeko. Une honetan, hoteleko geletan daude isolatuta.